XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Uste honetan, adiera, textu-barruan finko eta erabatekoki emana dagoen zerbait izango litzateke.

Irakurketaren bidez, textu-barnean dagoena atera eta komunikatu besterik ez da egiten.

Kasu honetan, textu-barruan finkaturik dagoen adiera hartu baizik ez du egiten irakurtzean.

Baina, komunikabide eta semiologiaren argitan, adiera ez da irakurtzeko mementuan ateratzen den eta hartzaile pasibo bati komunikatzen zaion egindako zerbait.

Adiera komunikapenaren egitean gertatzen da, gaurkotzen da, sortzen da.

Irakurlea hartzailea ez da elementu pasiboa, komunikapen prozedura honetan.

Mezu guztiek egoera konkretu batean adierazten dute, eta egoera hori hartzailearena da bereziki.

Eta hori nabarmenago agertzen da hizkera konnotatibo eta adiera askoduna erabiltzen duten textuetan: adibidez, textu poetiko eta erlijiosoetan.

Haro eta kultur bakoitzak, irakurle bakoitzak ezartzen du textuarekin halako erlazio komunikakor eta adierazkorra.

Eta erlazio honen barruan adierazten du textuak.

Erlazio honetan, eta ez hartatik kanpo, gertatzen da, sortzen da adierazpena.

Irakurketa bakoitzak textuan daudenetako posibilitate adierazkor batzuk gaurkotzen, aukeratzen, hartzen ditu, eta irakurketa oro egoera batetik eta batean egiten da nahi eta ez.

Beste hizlari batek aztertu du, ikastaro hontan zehar, gaurko gizonaren egoera kulturala Biblia irakurtzerakoan.

Bibliaren irakurketa liturgikoari dagokion egoeraz hitz batzuk bakarrik esan nahi nituzke nik hemen.

Irakurgai eta Ebangelioaren irakurtzearen egoera eta textu-inguru urbila, Meza da, noski, Eukaristi-ospaketa, erritoan eragiten eta bizi den gertakizun salbatzailea.

Liturgian irakurtzen diren textu biblikoen lehenbiziko funtzio adierazkorra, mezematezko egoera horri dagokio.